XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, Jesus-en amak erdoy gabeko eskuchu garbiyak bularraren onduan tolesturik, beguiyak goruntz jaso-ta, biotza Jaungoikoz sutua zenkalarik, irekitzen ditu bere españ gorriyak, eta Zerutarrik bikañenak beretzat nai lukian mingañik dontsuenakin ekiten diyo Jaunaren ondasunak aguertziari: Magnificat anima mea Dominum Luc I 46.

Nere animak goratzen du Jaungoikoa, ta pozaren pozaz biotza gañezka dadukat nere Jaungoiko maitean; dontsua izena daraman guzialdunak, egundañoko mirariyak eguin dizkit....

Gissa ontakuak ziran Mariaren itzak, ta lembiziko agurra entzun zuten ama-semiak biziro alaiturik gueratzen badira, ze igaroko zitzayen Ama Mariak ondoren esan zituan gauz ederrakin?.

Kristau garbiyak, Jaunaganako maitetazunak kizkaldurik daduzkan anima zintsuak, jardun ederrak, izketa dontzuak iduki oi dituzte beren ikustaldiyetan, Zorioneko Benito ta Eskolastika anai arrebak eguin oi zuten bezela.

Au da Ama Birjiñak erakusten diguna, gaur gogoratzen dizuetan bere ibillera zoragarriyan, ta Kristaubaren izena degunok, Eskutapen ontan erakusten zaigunari jarraituko baguiñioke, ez litzake alkarren artian ikusi-eziñik izango.

Zertara dijuaz askoren jun-etorri ta ikustaldiyak? Premiyan dagoanari lagundu, edo Jaunaren izena goratzera? Onetan sayatzen diran anima Zorionekuak badira; ez daude danak.

Ama Birjiñak ikustaldi ontan erakusten digunakin astuta; baña beren ikustamenetan biotza gorrotoz, ikusi-eziñez ta zatarkeriz loitzen dituztenak asko ugarriyo dira.

Alkarren gana biltzen diran zembaitek, zeru-lurren-gatik gaizki-esaka jardutzia besterik ez dute eguiten.

An azalduko dira ausokuen utzeguiteak, lagunen akatzak, ezagunen argaltasunak eta erriyan edo erbestian igaro diran gaizkiyak.

Gatz gabeko jakirik, artu ezin duten bezela, ezin dute ordu erdi batian gezurra ta korapillo gabeko itzaldirik iduki.